Ipuin pre-erotikoak


 Bi anaien Abenturak

       Hasieran Eguzkia handia zen eta karaja indio baten modukoa. Bi alaba ederrak zituen gizon zaharra zen. Alobederi izeneko karaja batek eta bere anaia bi ahizpekin ezkondu nahi omen zuten. Agureari gauza asko eman zizkioten, pitxiak eta bestelako objektu, eta neska biekin ezkondu ziren. Alobederik ez zekien zer egin behar zen emakume batekin oheratzerakoan, eta anaiari galdetu zion: “Nola egingo diagu?” Beldurra zuen eta pentsatzen zuen agian emakumeek gorputzean piraña arrain beldurgarriak izango zituztela, gizonari hozka egiten dioten horiek. Anaiak erantzun zion egokiena izango zela araguatori, tximino oihulariari galdetzea.
        Araguatoak ipurdia erakutsi zien eta emakume bat hobekien irudika zezakeen moduan irakatsi zien larrutan egiten; zeregin hauetan beste izakiak baino jantziago baitzegoen. Denbora puska batez saiatzen egon eta gero, Alobederik kopetako ileetatik heldu zion eta oihukatu zuen: “Nahikoa da!”. Horregatik tximino horiek ez dute ilerik kopetan, karaja indioek ez bezala.
        Alobederi eta bere anaia euren irakaslea utzi bezain pronto beraien emazteekin oheratu omen ziren. Baina ez zioten gusturik hartu horri eta horregatik abandonatu zituzten Eguzkiaren alabak. Diote, bi anaiak ederrak eta garaiak zirela.

Vida Amorosa de los pueblos naturales.
Adolf Tüllman
Círculo de Lectores 1971




Hartz maitemindua
        Hartz ar bat emakume eskimal batekin izugarri maitemindu omen zen. Emakumea bakarrik gelditu bezain laster, egunero bisitatzen zuen haren igluan. Eta emakumeak irribarre egiten zuen hartza sartzen zenean. Senarra ehizan irtena zen, hain zuzen hartz hori ehizatzeko asmoz. Eta bitartean emaztea eta Nanuk bata bestearen besoetan zeuden. Hartzak esan zuen:
-Aizan, emakume, ni han goian bizi naiz, mendi tontor hartan. Bi orduz ibili behar da hara heltzeko. Nire iglua oso polita da…, baina bertan hartz koitadu bat bizi da aspertuta bakarrik. Nahiko nuke emakume bat izatea, badakizu? Zu bezalako emakume xarmanta… A, baina etzaion hire senarrari inoiz esan ni non bizi naizen. Pentsa ezan esaten badion, nik nire bihotzean entzungo dudala.   
        -Ongi da –erantzun zion emakume txikiak, maitalearen gorputz iletsu eta beroan kuzkurtzen zelarik.
        Egunek aurrera egiten zuten eta gizonak oraindik ez zuen hartza akabatu. Horregatik egunetik egunera gero eta amorratuago zegoen. Batzuetan airea usnatzen zuen eta esaten zuen:
        -Aizan, Tipi, bitxia da, hemen barruan usain txara zegon; esango nuke hartz usaina dagoela.
        -Etzak hori esan –erantzun zion emakume txikiak-. Zure botak dira, konpontzen ari naizen hauek, eta, akaso, kiratsa darie.
        Baina Innuk gero eta muturtuago zegoen, azkenean maitatzeko gogorik ere ez zuelarik. Hala ere, bere emazte txikiak ahaleginak egiten zituen gustura egon zedin: arropa josten zion eta etxea txukuna izaten zuen.
        - Ene!  Berdin zait dena –esaten zuen marmarka-. Bakarrik dakidana zera da, nik, hain zuzen nik, hartzik ez dudala.
        Gau batean, emazteari kasurik egin ez ziona eta hau ohe bazterrean zegoela, emakumea belarrira xuxurlatu zion:
        -Na…nuk…
        Gizon salto egin zuen ohetik eta arpoia hartu zuen:
        -Nanuk! Non? Non dago?
        -Lasaitu hadi –esan zion emakumeak lasaitu asmoz, eta berriro xuxurlatu zion- Han goian, mendian bi orduz ibili behar da heltzeko. Han zegok.
        Gizona lasterkan irten zen iglutik. Ziztuan, arpoiak eta txakurrak hartuta, mendirantz abiatu zen. Baina behin hara helduta ikusi zuen hartzaren iglua hutsik zegoela. Nanuk-en bihotzak dena entzun zuen eta bi malko lodi larruazaletik irristatu ziren bere sudur beltz eta hezeraino.
        Emakume txikia eeglaren gainean zegoen etzana eta azkazalekin elurra zulatzen zuen. Orduan hartza jaitsi zen, tximista moduan, menditik. Ufaka zetorren, iglurantz doa…, zarpa indartsua altxatu zuen… Baina ez, sabaia baino ez du botatzen eta lasterka aldentzen da. Bizkarra kuzkurtuta dauka, aurreko hankak dardarka ditu hartz zahar baten gisa.
Traizionatuta eta xangrinatuta, bidean aurrera egin zuen, mantso.

(Los últimos reyes de Thule, p. 241
Malaurie, J. Die letzten Könige von Thule. Leipzig, 1957)
Vida Amorosa de los pueblos naturales.
Adolf Tüllman
Círculo de Lectores 1971